XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazkideen eskubideak:

a) Batzarre nagusietara joan eta bertan hitza eta botua izatea edo beste pertsona bat ordezkari izendatzea, eskriturak bestelakorik ez badio behintzat.

Botua bazkide bakoitzak dituen partaidetzen araberakoa izango da.

b) Ekitaldiko kontuak, balantzea eta emaitzak aztertzea, estatutuetan ezarritako epean.

c) Mozkinetan parte hartzea, bakoitzaren ekarpenen proportzioan.

d) Partaidetza sozialak eskualdatzea.

e) Ondare likidoan parte hartzea, sozietatea likidatuz gero.

f) Lehentasunezko harpidetza-eskubidea kapital-zabalkuntzetan.

Obligazioak:

a) Hitzartutako ekarpenak egitea (eraketako egintzan edo kapital-zabalkuntzetan hitzartutakoak).

b) Legeari jarraituz hartutako akordio sozialei men egitea.

c) Jartzen zaizkien eginkizunak arretaz eta arduraz egitea.

d) Eskrituran aurrikusitako gainerako prestazio lagungarriak burutzea.

29.6. Kapital sozialaren aldaketa

17. art.aren arabera, kapitala gehitu edo murrizteko, akordioaren aldeko botua eman beharko dute bazkide gehienek eta kapitalaren bi herenak ordezkatu beharko dituzte gutxienez; bigarren deialdian aski izango da kapitalaren bi herenen konkurrentzia.

Fundazio-eskrituran bestelakorik adierazten ez bada behintzat, kapital-zabalkuntza egiten denean bazkide bakoitzak bere partaidetzari proportzioan dagokion zatia bereganatzeko eskubidea izango du.

Bazkideek harpidetzen ez duten kapitala hirugarrenei eskaini ahal izango zaie.

Edozein kasutan, sortutako gastuak honela kontabilizatuko dira:

KAPITAL-ZABALTZEAREN GASTUAK

ALTXORTEGIA

Kapital-gehitzea era desberdinetan egin daiteke:

a) Ekarpen berrien bidez, despoltsapena erabat eta berehala egiteko obligazioarekin, eraketan bezala.

Partaidetza sozial batzuek hirugarren pertsonek hartzen badituzte, hauen ekarpenak gehitu egin beharko dira sozietatearen superabit-erreserba espresuko eta tazituen proportzio berean; idazpena honelakoa izan daiteke: